Abadiñoko genero hilketa salatuko du bihar TAS plataformak

Bihar 19:30ean elkarretaratuko dira Luis Mariano lorategietan, Zabaltza plaza parean. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.

TASen elkarretaratzea Gernikako Arbolan

TASen iragan asteko elkarretaratzea, Gernikako Arbolan

Txingudi Anti Sexista eskualdeko plataformak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak Abadiñon (Bizkaia) izandako genero hilketa salatzeko asmoz. Ertzaintzaren arabera, gizon batek haren emaztea eta amaginarreba erail ditu Bizkaiko udalerrian. Gertakaria gaitzesteko helburuarekin bihar 19:30ean finkatu dute protestarako hitzordua, Luis Mariano lorategietan, Zabaltza plaza parean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.