Udal gobernu sozialistaren "kudeaketa txarra" eta "gardentasun falta" kritikatu ditu EAJren udal taldeko bozeramileak "aurreikusitako diru-partidarekin bidegorria ez eraikitzearen arrazoia ezkutatzeagatik".
Plaiaundi institutuaren ondoan eta parke ekologikora iritsi aurretik kokatuta daude etxolak.
Hondarribiarrak eta beste zazpi dantzarik sei koreografia dantzatuko dituzte larunbatean Itsas Etxean, horietako bat Karrerak berak sortua.
Hauteskundeen gaia izango dute hizpide Hondarribiko Aboitsanitz ezker abertzaleko taldeak hilaren 11n egingo duen herri batzarrran. 19:30ean hasiko da Muara elkartearen egoitzan.
Bihar 19:30ean elkarretaratuko dira Luis Mariano lorategietan, Zabaltza plaza parean. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.
20 urte beteko ditu Hondarribiko Euskal Liburu eta Diska Azokak aurten. Igandera arte euskarazko liburu eta diskoak erosteko aukera izango da Arrantzale auzoan, 11.00etatik 13.30etara eta 16.30etik 20.00tara. Xabier Etxaniz Rojo trintxerpearrak iazko liburu salduenaren saria jaso du.
Hondarribiko Damarri kaleko Otzaski arte galeriak, Juan Jose de Garay artistaren margolan berriak bildu ditu abenduan erakusteko. 15etik 28ra izango da aukera bisitatzeko, galeriaren ohiko ordutegian. Hori bai, 20an, 24an eta 25ean ez dute irekiko.
Komite Internazionalistak-en eskutik, Kurdistango egungo egoera aztertuko dute ostegunean, hilak 11, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan, Herri kurduaren erresistentzia eta gaur egungo egoera goiburuko hitzaldian.
Koalizioak onartzen du liburutegiaren proiektua irisgarria dela, baina uste du liburutegiraino iristea ezinezkoa izango zaiela mugikortasun arazoak dituztenei.