Hainbat ekitaldi antolatu ditu Hondarribiko Sarek larunbaterako

Soroetan haur eta gaztetxoentzako jolasak egingo dituzte, eta presoen eskubideen aldeko mural parte hartzaile bat osatu nahi dute. Banakon, preso ohi baten liburua aurkeztuko dute eta gauean kontzertuak izango dira.

Hondarribiko Sarek ekitaldi anitz antolatu ditu larunbat honetarako, hilaren 13rako. Arratsaldean Soroetako frontoian da zita, eta 20:00etatik aurrera Banako tabernan. Azaroaren 28an Kultur Etxea bete zuten preso politikoen eskubideko sarearen aurkezpenean, eta oraingoan atez kanpoko jardunaldia prestatu dute, sarea handitzeko.
Kultur Etxeko aurkezpeneko une bat

Kultur Etxeko aurkezpeneko une bat

Soroetan bereziki haur eta gaztetxoentzat antolatuko dituzte ekitaldiak, hala nola, jolasak, graffitiak egiteko aukera, txokolatada eta abar. Antolatzaileek iragarri dutenez pailazoren bat agertuko da ere. Mural parte hartzaile bat ere osatu nahi dute Soroetan, presoen eskubideen aldeko mezuekin. Banakon, berriz, hitza eta musika izango dira protagonista. Zortzietan Jon Markel Ormazabal preso ohia donostiarrak Hemen naiz, ez geratzeko baina liburuaren aurkezpena egingo du, “eta kartzela gogoeta musikala” izango da. Kontzertuekin bukatuko da Sarek antolatutako jardunaldia, gauez. 22:30ean Sangre de Mono taldeak joko du, eta irundarren saioaren ondoren, bi DJ ariko dira musika jartzen: Soma Sound System eta Jamal Mufasa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.