2014/12/10

Aste honetan ez dute bisitarik antolatuko Guadalupeko fuertera

Arma Plaza Fundazioak jakinarazi duenez, "arazo teknikoak medio", larunbatean ez dute egingo bisitarik Guadalupeko gotorlekuan.

Asier Perez-Karkamo

Osasun Jardunaldien balorazio "positiboa" egin du Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak

"Esperientzia oso pozgarria" izan dela iritzi diote bizilagun elkarteko kideek; barreterapia tailerraren "arrakasta" nabarmendu ondoren, datorren urtean osasun jardunaldiak berriz ere antolatuko dituztela aurreratu dute.

Rebeka Parras

Olagarrok ostiral arratsaldean hasiko ditu Olentzerorako entseguak

Olagarro abesbatza Olentzero egunerako entseguekin hasiko da ostiralean, hilaren 12an; arratsaldeko seiak eta erdietan egingo dute lehen saioa Muara elkartean. Arduradunek aurten lehen entsegutik joateko eskatu diete koruko kideei: "Berrikuntzak egiteko asmoa dago aurten, eta beraz entseguak badu bere garrantzia".

Asier Perez-Karkamo

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Hondarribiko Sarek larunbaterako

Soroetan haur eta gaztetxoentzako jolasak egingo dituzte, eta presoen eskubideen aldeko mural parte hartzaile bat osatu nahi dute. Banakon, preso ohi baten liburua aurkeztuko dute eta gauean kontzertuak izango dira.

Asier Perez-Karkamo

Iñigo Cervantes 6. zerrendaburu izango da Espainiako Txapelketan

Hondarribiarra Bartzelonan bizi da eta Real Club de Tenis Barcelonan jokatzen du, Rafa Nadal, Roberto Bautista, Feliciano Lopez eta munduko zerrendan goiko postuetan dauden beste hainbatekin. Abenduaren 16an hasiko da banakako Espainiako Tenis Txapelketa, eta San Joan Despin (Bartzelona) jokatuko dute.

Asier Perez-Karkamo

Emausek "objektu berezien" enkantea egingo du Gabonetan

Gipuzkoa mailako Emaus gune guztietan batera egingo du enkantea fundazioak; 200 objektu baino gehiago bildu ditu horretarako.

Rebeka Parras

Urtarrila bukaeran itxiko dute Zuloaga Etxea, handitzeko

Bi hilabetez liburutegi zerbitzurik gabe geratuko da herria, denbora hori beharko dutelako Biteri kaleko lor zoruan jarriko dituzten moduluetara materiala eramateko. 2015eko abenduan nahi dute inauguratu Kale Nagusiko biblioteka berria.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago