[caption id="attachment_120580" align="alignright" width="243"] Liburuko argazki bat[/caption]
Elkarteko saltokietako erosleen artean txartelak banatuko dituzte eta 22an ezagutuko da irabazlea.
Astearte arratsaldero (17:00-18:30) eta asteazken goizero (10:00-11:30) 0-3 urteko haurrak eta haien gurasoak Puntaleko eskola zaharrean elkartzen dira, gazte asanbladaren lokalean. Abestu, jolastu... elkarrekin egoten dira ordu eta erdiz. Gurasoek beraiek antolatzen dute jarduera eta denentzat irekia da.
Gazte Xaiako zine forumean animaziozko bi ekoiztetxeen arteko desberdintasunak aztertuko dituzte abenduko ostiraletan. 22:00etan izaten dira proiekzioak, Puntaleko eskola zaharrean.
Izen eman zuten elkarteen artean zozketa egin du dagoeneko Irungo Udalak eta abenduaren 21ean Urdanibia plazan txosna jarriko dutenen zerrenda argitara eman du.
Ostegunero eta maiatzera bitartean eskainiko dute pintxo-potea Palmera-Monteroko ostalariek bi euroren truke. Auzoa dinamizatzea da iniziatibaren helburu nagusia.