Gabonetako errezetak landuko dituzte bihartik gaztelekuan

5ean eta 12an Gabonetako errezetak prestatzen ikasiko dute, arratsaldeko seietatik aurrera. Informazio gehiagorako pasatu Sainduatik astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara edo deitu 943 64 31 98 telefono zenbakira.

Hondarribiko gazteek Gabonetako bazkari eta afari berezietan gurasoei lagundu nahi diete, ez bakarrik mahaia jartzen edo jasotzen, baita sukaldean ere. Horregatik, Gabonetako Errezetak landuko dituzte bihar eta hilaren 12an Saindua Udal Gaztelekuan.

Gabonetako ekintzak Sainduan

  • Hilak 5 eta 12 (ostiralak). Gabonetako errezetak, 18:00etan.
  • Hilak 20 (larunbata). Santo Tomas, 18:00etan.
  • Hilak 23, 26, 27 eta 30. Negua Berotuz, 16:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.