2014/12/4

Abiadura neurtzeko panel bat jarri du udalak Anaka kalean

Abiadura "mantsotzeko" eta "segurtasuna bermatzeko" jarri dutela panela adierazi du Laborda Mugikortasun delegatuak 30km orduko iniziatibaren barruan.

Rebeka Parras

Paez EH Bilduri: "Udalak ez du beste erakunderik behar auzotarrengana jotzeko"

EH Bilduren udal taldeak egindako adierazpenei erantzun die Miguel Angel Paez Ekonomiaren Sustapenerako eta Ogasun delegatuak eta "pozik" dago "EH Bilduk herritarren iritzia errespetatzen duelako".

Rebeka Parras
'Mi vuelta al mundo' dokumentalaren fotograma

Munduari bira emateko aukera gaur 'Mi vuelta al mundo'-rekin

Zure abenturaren bila programak finkatutako hitzordua da gaur arratsaldekoa; Ernes Olasagasti ikus-entzunezkoaren egileak gidatuko du saioa.

Rebeka Parras

Odola emateko aukera izango da gaur Kasino Zaharrean

Hilero, lehen ostegunean odol erauzketa antolatzen du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak, Hondarribiko Kasino Zaharrean, 18:30etik 20:30era. Informazio gehiagorako bisitatu elkartearen webgunea.

Asier Perez-Karkamo
TASen elkarretaratzea Gernikako Arbolan

"Aski da" esan du beste behin TASek

Iparralde etorbidean gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratu ziren 20 bat lagun ertzain-etxearen ondoko Gernikako Arbola parkean.

Rebeka Parras

Irungo errepublikanoek Donostiako manifestazioarekin bat egin dute

Gipuzkoako elkarte errepublikano ezberdinek errepublikaren aldeko manifestazioa deitu dute Espainiako Konstituzio egunerako Donostian.

Rebeka Parras

Energia eta elikadura iraunkorra hizpide gaur Ospitale Zaharrean

Goienerrek eta Bidazik antolatu dute gaur arratsaldeko solasaldia Ospitale Zaharraren hitzaldi aretoan, 19:00etan abiatuta.

Rebeka Parras

Agortu dira Pirritx eta Porrotx pailazoen lehen saiorako sarrerak

Atzo bukatu ziren 16:00etako emanaldirako sarrerak. 18:30eko saiorako 200 baino gutxiago geratzen dira. Turismo bulegoetan eros daitezke, Arma Plazakoan nahiz kirol kaikoan.

Asier Perez-Karkamo

Gabonetako errezetak landuko dituzte bihartik gaztelekuan

5ean eta 12an Gabonetako errezetak prestatzen ikasiko dute, arratsaldeko seietatik aurrera. Informazio gehiagorako pasatu Sainduatik astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00etara edo deitu 943 64 31 98 telefono zenbakira.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago