Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

145 erakusketari bilduko ditu Ficobako Eguberrietako Azokak

%20 hazi da iazko ekitalditik erakusketari kopurua; aurten gainera, Elkartuz elkartasun gunea eta "kalitatezko gastronomia eskaintza" zabala nabarmendu dituzte antolatzaileek. Gabonetako azokarekin batera, V. Artisautza Azoka egingo dute lehenengo pabilioian.

Rebeka Parras
Irun
2014/12/03
Monica Alday Eguberrietako Azokaren zuzendaria lehen planoan

Monica Alday Eguberrietako Azokaren zuzendaria lehen planoan

Abenduaren 6an larunbatarekin hasi eta abenduaren 8an astelehenean bukatuko da Ficobako Eguberrietako Azoka. Nondik norakoak azaldu dituzte gaur goizean Ander Sarratea Ficobako kudeatzaileak, Monica Alday Eguberrietako Azokaren zuzendariak eta Arantza Pascual Gabiltza elkartearen ordezkariak. 145 erakusketari bilduko ditu aurtengo Eguberrietako Azokak Ficoban, iaz baino %20 gehiago. “Euskadik gainera stand propioa izango du aurten Hazi erakundearen eskutik” azaldu du Aldayk. Hazik, Euskal Herriko 14 ekoizle elkartuko ditu eta horiek Eusko Labela duten produktuak erakusgai jarriko dituzte. Horrez gain, Espainiatik, Galiziatik… ere iritsiko dira erakusketariak Irunen. Aurtengo “eskaintza gastronomiko zabala” nabarmendu nahi izan du azokaren zuzendariak halaber. Izan ere, Eusko Label produktuez gain, beste hainbat txokotako produktuak dastatzeko aukera izango da. Era berean, aurtengoan produktu ekologikoak ere izango direla aipatu du Aldayk.
2013ko Gabonetako Azokaren irudia

2013ko Gabonetako Azokaren irudia

Guzti horrez gain, turismoak ere gune propioa izango du aurten hainbat erakunderi esker, hala nola: Basquetour, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo departamentua, Bidasoa Bizirik, Nafarroa Turismoa eta Bearn Pays Basque. Horrez gain, umeentzako jarduerak ere antolatu dituzte gurasoak “lasai” ibili daitezen. Zentzu horretan, gazta eta mamia egiteko tailerrak, bideo jokoak, jokoak, txakur erakustaldiak, Bidasoako Erraldoiak eta beste hainbat jarduera aurreikusi dituzte antolatzaileek. Gune solidarioa Behe Bidasoko eta Gipuzkoako zenbait elkartek eta gobernuz kanpoko erakundek –GKE– osatuko dute aurten 3. urtez Elkartuz gunea. Bertan parte hartzen dutenen helburua euren informazioa, lan esparruak eta proiektuak ezagutzera ematea izango da. Halaber, Irungo haur batek pairatutako Shua izeneko gaixotasun arraroa ikertzeko iniziatiba garatuko dute bertan. Hori horrela, Aurrera Atera, Bidazi, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea, Dya Gipuzkoa, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Intermón Oxfam Donostia, Chernobilen Lagunak, Sahara Tadamun, Amnistía Internacional… bilduko dira bertan. Artisautza Azoka Gabiltza elkarteak antolatzen du Eguberrietako Azokarekin batera egiten den Artisautza Azoka. Arantza Pascual ordezkaria oso kontent agertu da 5. ekitaldi honekin”lehen aldiz pabilioi oso bat izango dugulako”. Hala, lehenengo pabilioira gerturatu beharko dira artisau produktuak eskuratzeko interesa duten lagunek. Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik eta Espainiatik iritsitako 37 erakusketari bilduko ditu artisauen azokak. Egurra, zeramika, papera edota bidrioa baliatuta egindako produktuak egongo dira bertan. Horrekin batera, joko didaktikoak, erakustaldiak eta tailerrak ere egingo dituzte. Azoken xehetasunak, ordutegiak eta egitarauak ezagutu nahi izanez gero bertan sar daitezke interesatuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.