Abel Zabala, Xamoa, Aitor Albistur eta Iraitz Mateo ariko dira bertsotan Exteban Martiarenaren gidaritzapean.
130 lagun baino gehiago bildu ditu Sareuskak antolatutako Mintzodromoak Txanaleta plazan. Horrekin batera, euskararen aldeko mezuak biltzeko asmoz Post-it Art iniziatiba garatzen ari dira bertan. Egun osoan zehar egingo dituzte euskarazko eta euskararen aldeko jarduerak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, "komunikazio" eta "mobilizazio" falta sumatu ditu koalizio abertzaleak, eta Irungo Udalekoan aldiz, prozeduran "argi-ilunak" ikusi dituzte; edozein modutan, gabezia horiek "erraz gainditu daitezkeela" uste dute.
%20 hazi da iazko ekitalditik erakusketari kopurua; aurten gainera, Elkartuz elkartasun gunea eta "kalitatezko gastronomia eskaintza" zabala nabarmendu dituzte antolatzaileek. Gabonetako azokarekin batera, V. Artisautza Azoka egingo dute lehenengo pabilioian.
Larraitz Ariznabarreta literatura irakasleak Deserriaren kartografia(k) goiburuko hitzaldia emango du eta ondoren Igor Agirreren eta Ione Amonarrizen Martin Ugalde: Bihotza golkoan dokumentala proiektatuko dute.
Carmen Alborch idazle eta politikari valentziarrak Los placeres de la edad liburua aurkeztuko du asteazkenean Hondarribiko udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.