Gaur hasiko da XXXII. zikloa. Fatimako Andra Mariaren elizan izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera. Errenteria Musikaleko orkestrak hiru pieza joko ditu, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean, eta bandak beste hainbeste, euskal dantzako ikasleekin batera. Jon Berruezok zuzenduko ditu.
Bigarren urtez segidan parte hartuko du Irunek topaketan, Mercedes Abad idazlearen solasaldiarekin; Bilbon, Donostian eta Baionan ere finkatu dituzte hitzorduak.
Sailkapeneko 14. postuan daude txuribeltzak 16 punturekin, hiru partida irabazi ondotik jaitsiera postuetatik zerbait aldenduta.
Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke Kai Alde Gozotegian, Alzaga urdaitegian, Batzokian edota Klink Elkartean.
Euskararen Egunaren harira hainbat jarduera eta ekitaldi prestatzen ari dira Irungo eragile ezberdinak. Horren barruan hitz gurutzatuen lehia antolatu dute eta ostiralera arte eman ahal izango dute izena interesatuek.
Larunbatean, hilak 22, Ondarroan (Bizkaia) abenduaren 13an egingo diren Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak aurkeztuko dituzte Hondarribiko Gazte Xaian, 16:30ean. Jardunaldien berri emateaz gain, bertan eztabaidatuko diren gaiak ezagutzeko aukera izango da Puntaleko eskola zaharrean.
Abenduaren 6an Tolosako babarrunak jango dituzte Jaizubian, helburu solidario batekin. Abay erakundeak hezkuntza programa bat hasi du Walmarako haur artzainekin eta Proyecto Ciclista Solidario taldeak diru bilketa hasi du. Jaizubia Elkarteko bazkide batek horren berri izan zuen eta laguntzea erabaki dute.
A ala B diskoa kaleratu ondoren hasitako bira amaituko dute Psilocybenean hilaren 28an, eta horrekin batera, musika tresnak desentxufatuko dituzte. Taldeak aurreratu duenez, momentuz ez dute aztertzen berriro elkarrekin jotzea.
Mundu osoan ezaguna den Aladdinen ipuin klasikoa txotxongilo bidez aurkeztuko du taldeak larunbatean Amaia KZn, 17:00etan abiatuta.