Parte hartu nahi duenak 943 46 61 42 telefonora deitu behar du.
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIV Ligaren 2. jardunaldia ospatuko da igandean, 10:00etatik aurrera, Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) antolatuta. 100 arraunlari baino gehiago edukiko ditu bertan HAEk, 35 ontzi orotara. Iganderako haize handia emanda dagoenez, antolatzaileek bihar goizean erabakiko dute proba egingo den ala ez.
IX. ekitaldia beteko du aurten kirol azokak; scooter-ak, bmx, finger skates, motokrosa libre estiloan, surfean ikasteko hastapen klaseak... topatuko dituzte interesatuek bertan, bihar eta etzi, egun osoz
Hamabi enpresek sortu dute plataforma "pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzeko".
6 eta 13 urte arteko umeei zuzendutako txapelketa da; irabazleek azaroaren 22ko Irungo Finalean parte hartuko dute.
Txo, Mikmak txikia izenpeko saioa taularatuko dute pailazoek Hondarribiko kiroldegian. Bi emanaldi izango dira denera, 16:00etan eta 18:00etan. http://youtu.be/1uca6dKcOCQ
Saindua Udal Gaztelekuak zumba tailerra antolatu du, nahi duenarentzat. Gaur (hilak 14) hasiko dira, 17:30ean, eta hurrengo ostiralean jarraituko dute. Informazio gehiagorako 943 64 31 98 telefonora deitu.
Glaukoma eta Humus taldeen kontzertua izango da ostiralean, hilak 14, Psilocybenea aretoan. 22:00etan hasiko da eta sarrerak 6 euro balio du. http://youtu.be/e__3UNeHjFY
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarraren aurkezpena egingo dute hilaren 28an Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Ekainean Donostian aurkeztu zuten Sare (ikus bideoa), eta orain herriz herri ari dira errepresaliatuen aldeko sarea osatzen.
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen du proba; aurten Igor Hernandez memorialak VIII. ekitaldia beteko du.
Ezohiko bisitak egiteko aukera izango da Hondarribian, Irunen eta Oiartzunen, larunbat nahiz igandean.