2014/11/7

Fruta eta barazkien errezeten sariak banatu dituzte

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau herrietan 45 errezeta jaso ditu lau udalerrietako 32 establezimendutan, fruitu eta barazkiak oinarri dituztenak. Errenteria-Oreretako Euskaldarrak elkartean egin zuten atzo sari banaketa.

Oarso Bidasoko Hitza

Txartelik ez izan arren bihar goizean Zurriolara joatera deitu du Gure Esku Dago dinamikak

Zurriolako Mosaikoan 5000 lagun biltzea zen erronka eta jada 10.000 lagunek eman dute izena jada; igandean, Behobia-Donostia bitartean koloretako aterkiak zabaltzeko eskatu dute.

Oarso Bidasoko Hitza

Kontadoreen teleirakurketa zerbitzua abian jarriko du Hondarribian Txinzerrek

Errandoneako urtegitik ura hartzen duten 8.540 kontagailu aldatuko dituzte. Bederatzi hilabete prozesua izango da, eta herritarrei informazio zehatza emango diete.

admin
'Ana Izura... Gasparren eskutik' aurkezpena

Ana Izuraren eta Gaspar Montes Iturriozen margolanak erakusketa batean bildu dituzte

Gaur inauguratuko dute Ana Izura... Gasparren eskutik izenpeko erakusketa Mentxu Gal aretoan. Montes Iturriozen eta Izuraren 50 bat margolan bildu dituzte horretarako. Otsailaren erdialdera arte ikusgai izango da erakusketa.

Rebeka Parras

Aitzol Gogorza presoa Basurtuko erietxera eraman dute, birika tronboenbolismo batengatik

Basurtuko ospitalera eraman zuten asteazkenean Basauriko espetxean duten preso oreretarra, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Arnas arazoak zituen, eta birikan isurtzea aurkitu zioten. Birika infartua edukitzeko arriskuan dago, eta frogak egingo dizkiote ospitalean. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du.

admin

Behobia-Donostia fenomenoa, HITZA-ren gehigarri berezian

Igandeko lasterketaren berri zehatz izateko informazio orokorra, aholkuak, korrikalarien iritziak eta bestelakoak bildu diru Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko egunkariak. Ondoko PDFa jaitsita ikus daiteke dena.

Oarso Bidasoko Hitza

Zineforum saioa, Sainduan

Oarso Bidasoko Hitza
Auzo elkartean bildu ziren parte hartzaileak

90 lagunetik gora bildu dira parte hartze aurrekontuen 4. saioan

Irungo Udalak bultzatutako parte hartze aurrekontuen 4. saioa Landetxa-Katean egin zuten atzokoan; Arretxe-Ugalden kirol azpiegitura bat egiteko ideia lehiaketak jaso zuen boto gehien.

admin
Halako idazmakinak aurki daitezke azokan

Gipuzkoako Zaharkinen IV. Azoka gaurtik igandera egingo dute

"Erreferente" bihurtzen ari da azoka antolatzaileen iritziz. Aurten 50 erakusketari baino gehiagok parte hartuko dute eta milaka lagun bertara gerturatzea aurreikusi dute azokaren bultzatzaileek.

Rebeka Parras

Verdiren ' La Traviata' eszenaratuko dute Itsas Etxean, igandean

Camerata Lirica taldeak La Traviata operaren moldaketa eszeneratua egingo du igandean, hilaren 9an, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 8 euro balio du.

admin

39 lagunek kale gorrian edo leku ez duinetan lo egiten dute Irunen

Eudelek, Irungo Udalaren Ongizate arloak eta 65 boluntariok herritar horiek identifikatzeko ikerketa batean parte hartu dute; denera, 32 gizon eta 7 emakume aurkitu zituzten egoera horretan urriaren 29tik 30erako gauean.

Rebeka Parras

Igeriketa txapelketa medio, Azken Portuko igerilekuak itxiko dituzte

Bihar larunbatarekin izango da lehiaketa eta 14:30etik 20:00ak bitartean publikoari itxita egongo dira igerilekuak.

admin

Andy Villalon kubatarraren gitarra emanaldia, Banako tabernan

Andy Villalon gitarrista kubatarrak kontzertua emnago du ostiral honetan, hilak 7, 21:00etan Banako aretoan. "Inguruko gitarra looper onenetariko bat da, doinu, moldaketa eta soinu guztiak gitarrarekin unean osatzen dituen musikari fina", azaldu du Urbil Artola Banakoko arduraunak.

admin
Gehiago