90 lagunetik gora bildu dira parte hartze aurrekontuen 4. saioan

Irungo Udalak bultzatutako parte hartze aurrekontuen 4. saioa Landetxa-Katean egin zuten atzokoan; Arretxe-Ugalden kirol azpiegitura bat egiteko ideia lehiaketak jaso zuen boto gehien.

Auzo elkartean bildu ziren parte hartzaileak

Auzo elkartean bildu ziren parte hartzaileak

Landetxa-Katea Auzo Elkartean finkatu zuen Irungo Udalak parte hartze aurrekontuen 4. saioa. 90 lagunetik gora hurbildu ziren bilkurara eta hainbat proposamen luzatu zituzten auzokideak. Hala, gehien bozkatutako ekarpena Arretxe-Ugalden kirol azpiegitura bat egiteko ideia lehiaketa izan zen (42 boto). Horrez gain, Elatzeta ikastetxerako sarbidea Nafarroa Behera kaletik eta Araba kaletik egokitzea proposatu zuten bizilagunek. Horretarako, auzokideekin eta ikastetxearekin proiektua adostea eskatu zuten. Gehien bozkatutako bigarren ekarpena izan zen, 36 botorekin. Gehien bozkatutako hirugarren proposamena Irun berdea eta jangarria izenpekoa izan zen. Irungo zenbait eremu berdegune bihurtzea eta jangarriak diren espezieak landatzeko ekarpenak 31 boto jaso zituen. Gainontzeko proposamenak bertan ikus daitezke (gazteleraz).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.