
Hiru auzotan jarriko da abian urtarrilean. Auzo horietan informazio batzarrak egingo dituzte hilean zehar. Egitasmoaren martxa egokia bada, beste auzoetara zabalduko dute.

Fermiñenen egingo dute bilkura, hilaren 7an, 19:00etan. Herritar oro dago bertara gonbidatuta.


Hamaika proiektu adostu dituzte Oarsoaldeko bizilagunek Gipuzkoako Foru aldundiak emandako 500.000 euroak inbertitzeko.

Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira.


Hilaren 31n Izuaren Etxea bilakatuko da Saindua gaztelekua eta ostiral honetan prestatzen hasiko dira.

Aurreko asteburuko berdinketa eta gero, Gal estadioan irabazi nahi du futboleko lehen taldeak. Eskubaloikoek oraindik ez dakite garaipena zer den eta Tolosaren aurka saiatuko dira lortzen. Eta saskibaloian, denboraldia hasiko dute Ikasbasket Hondarribia elkarte sortu berriko gazte eta kadete mailetako taldeak.



Iñaki Arriola PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak egin dio proposamena zuzendaritzari.


San Martzial Judo Torneoak 46. ekitaldia beteko du aurten. 14 kategoria ezberdinetan lehiatuko dira kirolariak, Artalekun finkatutako hitzorduan. Aurtengoan gainera, Espainiako Super Koparen barruan finkatutako hitzorduetako bat izango da.