Kultur Astea antolatu dute Artigan bihartik aurrera

Artiga Auzo Elkarteak Kultur Astea antolatu du bihartik aurrera eta datorren hilaren 12ra bitartean. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako auzokideek. Ondokoa da programa: Bihar, urriak 3
  • 08:00. Bidasoako Txaranga, erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira auzoko kaleetan, Kultur Asteari hasiera emateko.
  • 19:30. Diskofesta, ENE 21 DJaren eskutik, Portu plazan.
  • 21:00. Herri afaria, Beti Lagunak elkartean.
  • 23:30. Berbena, Portu plazan, Jose Irigoyenen eskutik.
Etzi, urriak 4
  • 09:00. Diana, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:30. Pintura Lehiaketa. Aukera librea. Irudiak auzo elkartearen egoitzan entregatuko dira, eta marrazkiak antolakuntzaren esku geratuko dira.
  • 12:00. Triziklo Lasterketa Belartxako zirkuituan. Kategoriak: 1 eta 3 urte bitartekoak, eta 4 eta 6 urte artekoak.
  • 12:30. Haur-antzerkia, Portu plazan, Patata Tropikalaren eskutik.
  • 16:00. Portu plazan, 8. Patata Tortilla Lehiaketa.
  • 18:00. Plaza berean, sabel dantza emanaldia.
  • 20:30: Kontzertua, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
  • 23:00: Diskofesta Sangre de Mono taldearen eskutik.
Igandea, urriak 5
  • 09:30. Arrantza-lehiaketa kanaberaz federatu gabekoentzat, haurren eta helduen kategorietan.
  • 11:00. Bigarren eskuko azoka txikia, Pio Baroja oinezkoen gunean.
  • 12:00. Poteo herrikoia Artigako kaleetan trikitixek girotua. Tabernek beren pintxo berezitasunak eskainiko dituzte.
  • 14:30. Paella herrikoia, Portu plazan. Paella-anoa eta sagardo basoa 3 euroan; bazkideak debalde.
  • 16:30. Artigako 7. Tute txapelketa, Beti Lagunak elkartean.
Asteartea, urriak 7
  • 17:30. Zumba klasea debalde Duendecill@s taldeak antolatuta Julio Caro Baroja plazaren 4. zenbakian. Pauso-K dantza eskolako hezitzaile batek emango du klasea. Seme-alabak eraman daitezke zaintzaile bat izango delako bertan. Esterilla eraman behar da.
Asteazkena, urriak 8
  • 17:30. Kuttuna haur-eskolak ipuinak sortzeko tailerrera gonbidatzen ditu 4tik 7 urte bitarteko umeak. Julio Caro Baroja plazan izango da. Lunch txiki bat ere egingo da.
Osteguna, urriak 9
  • 18:00. Portu plazan, Artigako Karate taldearen erakustaldia.
  • 17:30. Pilates klasea debalde, Duendecill@s taldeak antolatuta Julio Caro Baroja plazaren 4. zenbakian. Pauso-K dantza eskolako hezitzaile batek emango du klasea. Seme-alabak eraman daitezke zaintzaile bat izango delako bertan. Esterilla eraman behar da.
Ostirala, urriak 10
  • 18:00. Toxic dantza taldearen emanaldia, Portu plazan.
  • 19:00. Txintxo tabernak antolatutako igel toka txapelketa, tabernaren aurrean bertan.
Larunbata, urriak 11
  • 10:30. Umeentzako tailerrak eta jarduerak, Pio Baroja oinezkoen gunean. Ogia egingo dute, Ogi Berri Artigak antolatuta.
  • 12:00. Artigako Haurren Toka Txapelketa, Portu plazan.
  • 13:00. 2. Pintxo eta cupcake txapelketa. Lehiakide bakoitzak etxetik eginda eraman beharko ditu, gutxienez, pintxo beraren bi unitate.
  • 16:00. Portu plazan, Artigako Damak 3. toka txapelketa; ondoren, Artigako 8. toka txapelketa, federatu gabekoentzat.
  • 20:00. Betiko Ametsa abesbatzaren kontzertua, Artigako parrokian.
Igandea, urriak 12
  • 12:30. Meza auzoko hildakoen alde.
  • 13:15. Meza bukatuta, luncha izango da Eliza plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.