Kirol Patronatuaren Futbol 7 denboraldia hasiko da igandean, 50 talde eta 900 jokalarirekin
Udal Kirol Patronatuak antolatutako Futbil 7 denboraldia datorren igandean hasiko da. Txapelketaren XIII. ekitaldia izango da. Eskualde osoko 50 taldek eta 900 jokalarik hartuko dute parte aurten.
Hamar taldetako bost multzo sortu dituzte, eta hiru fase jokatuko dituzte. Fasea bukatzean, hiru talde jaitsiko dira lehenengo mailatik bigarrenera, eta bi igoko. Bigarrenetik hirugarrenera beste hiru jaitsiko dira eta hiru igoko.
Partidak Beraungo eta Fanderiako futbol zelaietan jokatuko dituzte, igandetan, 09:00etatik 14:00etara.