Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira.
Hilaren 31n Izuaren Etxea bilakatuko da Saindua gaztelekua eta ostiral honetan prestatzen hasiko dira.
Adin guztietako emakumeek dute aukera pilotan trebatzeko. Gazteenek txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bederatzi dira denera Irungo eta Hondarribiko herritarrek lehenetsitako proiektuak. Gizarteari begirako proiektuak dira gehienak eta horiek abiatzeko 500.000 euro ahalbidetuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Datorren urteko aurrekontuetan islatuko dira herritarrek lehenetsitako egitasmoak.
Donibaneko kantu jira larunbatean irtengo da ikasturte honetan lehenbizikoz. 12:00etarako jarri dute zita, Meipin. Handik irtengo dira txistulariak lagunduta.
Udalak eskaera eredua bidali die interesdunei, baina norbaitek beharko balu Pasaiako udalaren webgunean eskaria eredua eskuragarri jarri dute.
Orribakar Literatur Lehiaketak Jon Garbizu olerki lehiaketa eta Lope Isastikoa ipuin lehiaketaren lekua hartuko du. 6 eta 15 urte arteko haur eta gazteei begira antolatu dute eta edozein literatur generoa balia dezakete parte hartzaileek lehiaketan aurkezteko.
Gaur, asteazkena, itzuliko da Antxeta Irratiko parrillara Bilgune Feministak prestatzen duen Gonekin Ero Bero irratsaioa. 20:00etan hasiko da eta ordubete iraungo du. "Uhinak zirimolatzen jartzeko prest itzuli gara", esan dute Bilgunekoek.