Bidasoarrek 500.000 euro proiektu sozialetara bideratzea erabaki dute

Bederatzi dira denera Irungo eta Hondarribiko herritarrek lehenetsitako proiektuak. Gizarteari begirako proiektuak dira gehienak eta horiek abiatzeko 500.000 euro ahalbidetuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Datorren urteko aurrekontuetan islatuko dira herritarrek lehenetsitako egitasmoak.

Partaidetzazko Aurrekontuak izenpeko iniziatiba bukaerara iritsi da dagoeneko. Bidasoarrek 9 proiektu lehenetsi dituzte azkenean eta horiek 2015. urteko aurrekontuetan txertatzeko konpromisoa hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek. Behar sozialak asetzera bideratutako proiektuak dira batez ere irundarrek eta hondarribiarrek aukeratutakoak lehen aldiz garatutako esperientzia honetan. Horiek horrela, Emakumeen Etxea, alarde parekide eta publikoa, eta gazteen arteko berdintasuna dira genero alorrean lehenetsitako proiektuak. Era berean, arrazismoa, homofobia eta jokaera sexisten aurkako programa martxan jartzea erabaki dute bidasoarrek. Horrez gain, Irungo eta Hondarribiko herritarrek lehenetsitako egitasmoak dira, besteak beste: gerriko agroekologikoa osatzea, kooperatibak bultzatzea, haurrei zuzendutako espazio publikoak berreskuratzea, euskarazko kultur programa antolatzea, eta aisialdi eta kultur ekintzetan urritasunen bat duten lagunen parte hartzea sustatzea. Proiektuen gaineko informazio gehiago kontsultatu nahi duten lagunek bertan egin dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.