Gazte ekintzetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Udalak eskaera eredua bidali die interesdunei, baina norbaitek beharko balu Pasaiako udalaren webgunean eskaria eredua eskuragarri jarri dute.

Pasaiako gazte talde eta elkarteei 2014ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidaltzen die udalak. Eskaerak, “behar bezala beteta eta beharrezko dokumentazioa erantsita”, Gazteria eta Kirol Departamentuan aurkeztu behar dira hilabete honetan zehar, . epea urriaren 31ra izango delako zabalik. Aurkezten dituzten aurrekontuak justifikatzeko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dituzte gazte taldeek. Elkarteren batek eskaera-eredua jaso ez badu, gazteria eta kirol departamentuarekin harremanetan jartzeko askatu dute udaleko arduradunek, 943 004 330 telefono zenbakira deituz. Udalaren web orriaren bitartez  ere eskura daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.