Egun paregabea izan da, arrantzaldi bikainaren iragarle

Datorren urtean arrantzaldi bikaina izango da, 71 buelta eman baitzituen Intza Emazabalek kutxarekin, aitonaren urte kopuru bera.

Emazabel, gaztelu pareko aldapa igotzeko unean

Emazabel, gaztelu pareko aldapa igotzeko unean

Ohiturari jarraituz, Kutxaren Entrega ospatu zuten atzo Hondarribian. Intza Emazabel izan da aurten kofradiaren agiriak gordetzen dituen kutxa buru gainean eramateko arduraduna eta ehundaka herritar izan dira bere ibilbidea jarraitzen. Parrokitik bueltan, Hermandadeko arkupearen parean, 71 bira eman zituen kutxa gainean zuela, bere aitonak dituen urte bakoitzeko buelta bat. Giro paregabea izan zen Santiago egunan Hondarribian, heldu den arrantza kanpaina izango den bezalakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.