Zesta Puntako Munduko Kontseiluaren txapelketaren barruko finala jokatu zuten atzo Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bertan Egigure-Ibai Erkiaga bikotea izan zen irabazlea, 15 tantura jokatutako bi setak irabazita, Aritz Erkiaga eta Leori (15-14 eta 15-9).
Aurten Josetxo Etxandi Oroitaldiaren 39. aldia jokatuko da. Antolatzaileek deialdi berezia egin diete Lezoko emakumeei herri txapelketan parte har dezaten.
gaztefolk1Gaztefolk egiten ari dira egunotan Bidasoan, nahiz Zumaia, Donostia eta Beran. Irungo Eraiki Dantza Taldeak antolatu du jaialdia, besteak beste Hondarribiko eta Irungo udalen laguntzarekin. Gazteak dira protagonista, aurten, Moldavia, Errusia eta Espainiatik etorriak.
Atzo, ostirala, jaieguna izan zen Gipuzkoan. Decathlon Frantziako enpresak bere dendak jaiegunetan irekitzeko erabakia hartu du, eta horren kontrako elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Irungo Txingudi parkean dagoen saltokiaren aurrean.
Donibaneren goialdean, mendi aldera, bada Santa Ana ermita izenekoa. Horren ondoan dago erromesentzako aterpetxea. Urtean zehar, eta Santio Jaietan bereziki, meza nagusia egiten dute bertan. Festetakoa gaur izan da, Santa Ana Egunekoa. Eliza bete-bete egin da. Hori izan da gaur Donibaneko jaien barruko lehen ekitaldia. Noski, badira gehiago
Datorren urtean arrantzaldi bikaina izango da, 71 buelta eman baitzituen Intza Emazabalek kutxarekin, aitonaren urte kopuru bera.