Egiguren eta Ibai Erkiaga, txapeldun Hondarribian
Zesta Puntako Munduko Kontseiluaren txapelketaren barruko finala jokatu zuten atzo Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bertan Egigure-Ibai Erkiaga bikotea izan zen irabazlea, 15 tantura jokatutako bi setak irabazita, Aritz Erkiaga eta Leori (15-14 eta 15-9).
Zesta Puntako Munduko Kontseiluaren txapelketaren barruko finala jokatu zuten atzo Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bertan Egigure-Ibai Erkiaga bikotea izan zen irabazlea, 15 tantura jokatutako bi setak irabazita, Aritz Erkiaga eta Leori (15-14 eta 15-9). Lehen setean atzetik hasi ziren gerora txapeldun izango zirenak, baina markagailua irauli eta lehen puntua lortu zuten. Bigarrenean, berriz, hasieratik nagusi izan ziren Egiguren eta Ibai Erkiaga, erraz samar bigarren puntua eta txapela eramanaz.
Ibai Erkiagak lehen setean egindako lana nabarmendu zuen finala bukatuta. Haren arabera, tantuz tantu joan dira partidaren bila, eta atzetik hasi arren, filosofia horrek eman die lehen seta. “Jokatzen genuen hirugarren finala zen. Aurreko biak galdu genituen, hortaz, oso pozik nago nigatik, eta Mikelengatik [Egiguren]. Leo galtzaileak finalaren giltzarria lehen setean egon zela esan zuen zilarrezko domina lepoan zuela.
Sariak Txomin Sagarzazu Hondarribiako Udaleko Kirol zinegotziak, Joni Amboage Hondarribiko Pilota Eskolako kideak, eta Fernando Palacios Munduko Kontseiluko kideak eman zituzten.
Finalaren aurretik hirugarren posturako lehia jokatu zuten Olha-Etcheto eta Arbe-Enbil bikoteek. Lehenen irabazi zuten zilarrezko domina.
Pilota partidez gain, udaldeian Hondarribian izaten diren zesta partidetan bezala, gastronomiaz ere gozatzeko aukera izan zen Jostaldin.