Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

"Nahi dugu beraiekin gaudela jakin dezatela, gurekin nahi ditugula"

Maddi Errazti eta Iñigo Larrazabal. Hondarribiko Txotx Eguneko antolatzaileak

admin
Bidasoa
2014/07/25
Larrazabal eta Errazti, Gipuzkoa plazan

Antolatzaileak, Gipuzkoa plazan

Gipuzkoa plazan egingo dute bihar, larunbata, Olagarro Kultur Elkarteak errepresaliatu politikoen alde antolatzen duen Txotx Eguna, 18:00etatik aurrera. Lekua da berrikuntza nagusia, orain arteko zortzi ekitaldiak Portuan egin baitituzte, eta aurten Alde Zaharrera mugitu behar izan dute. Bederatzi sagardo probatzeko aukera izango da, botilan bat eta txotxean beste denak. Horregatik, Txotx Eguna izango da orain arte sagardo eguna zena. Bertsolariak, trikitilariak, pintxoak, ez da girorik faltako. Zein da Txotx Egunaren helburua? Iñigo Larrazabal: Helburu bat baino gehiago ditu, baina garrantzitsuena da euskal preso, iheslari eta errepresaliatu politikoekin gogoratzea. Badakigu uda ez dela garairik onena horretarako, jende asko oporretan dagoela, edo kanpoan. Baina nahi dugu beraiekin gaudela jakin dezatela, gure artean nahi ditugula. Errazti: Eta beste helburu bat da Hondarribian udan giro onean beste mota bateko ekitaldi bat antolatzea, herrikoia, bertakoa… Beste herrietan ere egiten da eta arrakasta handia du, eta hemen ere hasieratik parte hartze dezente izan du. Larrazabal: Bai, bailarako jendea etortzen da, ez bakarrik Hondarribikoa, Hendaia, Irun, Oiartzungoa… Orain arte Santiago kalean egiten zen, aurten lehen aldiz Gipuzkoa plaza. Zer dela eta aldaketa hori? Larrazabal: Bultzatutako erabaki bat izan da. Maiatzaren erdialdean eskaera sartu genuen udaletxean, Sagardo Eguna Madalen karrikan egiteko; ekaina bukaera arte ez ziguten erantzun, eta egin zuten guk deitu genielako. Santiagon oholtza handia egongo zela esan ziguten eta egun horretan gauean haur batzuek abestu behar zutela. Berez, seietatik bederatzietara antolatzen dugu baina zerbait luzatu ohi da eta larri ibiliko ginateke jasotzeko. Errazti: Gainera, oholtzak lekua jaten du eta iaz ja lekuz oso larri ibili ginen. Larrazabal: Proposatu ziguten hemen [Gipuzkoa plazan] edo zaharren egoitza inguruan egitea, eta hemen aproposagoa ikusten genuen. Errazti: Ideia ona dela iruditzen zitzaigun. Jendeak ohitura badu Sagardo Egunera etortzeko eta hona igoko direla pentsatzen dugu. Gainera, herri honetan dena San Pedro kale inguruan egiten denez, ondo ikusten genuen Alde Zaharrean giroa indartzea. Eta lekua oso ederra da Gipuzkoa plaza, egokia. Larrazabal: Lehen urtea denez hemen egiten duguna, pankartekin bideratuko dugu jendea. Ondo adieraziko dugu. Zer aurkituko du bihar Txotx Egunera gerturatzen denak? Larrazabal: Lehen aldiz Irungo bertsolariekin emango zaio hasiera festari. Trikitilariak ere izango dira, giro ona. Seietan hasiko da eta etortzen denak nahi adina sagardo edateko eta pintxo bat jateko aukera izango du 5 euroren truke. Gero pintxo gehiago nahi baditu, euro batean salduko dira. Iaz bukatu zitzaizkigun eta aurten gehiago izango dira. Errazti: Azken urteetan zabaldu dugu eskaera jendearen artean, ahal duenak etxean tortilla bat egin eta ekartzeko. Horrek lana errazten du eta animatzen denari hori esaten diogu, tortilla bat egiteko eta lauretatik aurrera hona ekartzeko. Eskertzen da. Larrazabal: Antolatzaile taldean zazpi gaude, baina gero laguntzen, tortillak egiten, txotxarekin, jende asko, elkarteko jende askok laguntzen du. Nongo sagardoak ekarriko dituzue? Errazti: Bat Hondarribikoa, Beko Errota. Bakarra da gainera botilan ekarriko duena, beste guztiak upelan. Horregatik aurten lehen aldiz Txotx Eguna izango da. Sagardo egunetan normalean botiletan zerbitzatzen da eta hemen upelatik egingo da, Beko Errotako sagordoarekin salbu. Larrazabal: Gainontzekoak Irungo Ola, Hernaniko Lizeaga, Astigarragako Oialume Zar, Petritegi eta Gartziategi, eta Adunako Zabala dira. Azken hauek lehen aldiz etorriko dira; Oialume Zarrekoak iaz esan zigun haiekin hitz egiteko eta animatu dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.