Goizeko sokamuturreko gertakariaren ondotik, festa giroko hainbat ekitaldi egiten ari dira Donibanen. Santio Eguna baita gaur, festetako egunik handienetakoa. Bihar eta etzikoak ere egun handiak dira, Santa Ana eta San Pantaleon egunak sanjuandar guztien, eta bisitarien gogoan baitaude. http://youtu.be/saQRVRPPnIU
http://youtu.be/vyGzpaCRIgA
Munduko Bike Trial Kopako bigarren proba jokatuko dute gaur eta igandea bitartean Pra Loup herrian. Ion Areitio laugarren izan zen lehen proban.
Tradizioari jarraituz, Santio Egunarekin batera Kutxa Eguna ospatzen dute Hondarribian. Horren arabera, aurtengo arrantza sasoia nolakoa izango den dio errituak. Hala, geroz eta bira gehiago, geroz eta oparoagoa behar du izan arrantzak.
Gaur arratsaldean egin dute Madalen Jaietako II. Kukaña Txapelketa, Euskal Guneak antolatuta, Oiartzun ibaian. Kukaña irristakorrean aurrera ibili dira dozena erdi partaide pasata, horren puntako ikurrina hartu nahian. Lagun eta etsai izan dute Oiartzun ibaira begira zegoen makila: lagun, irabazleek sari mardulak dituztelako, etsai irristakor zegoelako, eta ustekabean erortzen zirelako partaideak ur hotzera. http://youtu.be/nxA3Q4Lc_Hk
Munduko Pilota Biltzarrak antolatutako Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute gaur Jostaldi pilotalekuan. 20:00etan hasiko da jaialdia eta bigarren partida izango da Egiguren-Ibai Erkiaga eta Aritz-Erkiaga-Leo bikoteek jokatuko duten finala.
Maddi Errazti eta Iñigo Larrazabal. Hondarribiko Txotx Eguneko antolatzaileak
Izaskun Zubizarreta oiartzuarrak irabazi zuen emakumeen kategorian Huescako 2 Kv Collarada mendi lasterketa aurreko asteburuan, bi ordu, 43 minutu eta 54 segundoko denbora eginaz 17 kilometroak osatzeko.