Guauchos Trio argentinarrek saio bikoitza emango dute Banakon

Guauchos Trioren zuzeneko bat

Guauchos Trioren zuzeneko bat

Guauchos Trio hirukote argentinarrak bi saio emango ditu datorren astean Hondarribiko Banako tabernan, hilaren 29an (asteartea) eta 30ean (asteazkena). Bi kontzertuak 20:30ean hasiko dira eta sarreraren prezioa 6 eurokoa izango da. Argentinako taldea da Guauchos Trio, ipar-ekialdeko Formosa hirikoa. Berezko nortasuna du eta Argentinako zanbak, txakarerak eta guaraniak pop estiloarekin fusionatzen ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.