Redenor enpresak egingo ditu eraiste lanak, 105.028 euroren truke Datorren astean abiatuko dira San Pedron Velascoko etxeak eraisteko lanak. Lehenik eta behin ingurua hesitu eta prestatuko dute ondoren pabilioiak eta etxeak bota ahal izateko. Udalak zehaztu duenez, Nabarra Bou plazan hasi eta Portuko etxeetara bidean egingo dituzte lanak, eta hilabete eta erdian bukatuko dituztela aurreikusi dute.
San Juan Harria plazan eraikitako obaloaren azpian kokatuta egongo da Carlos Blanco Aginaga liburutegi berria. 3.208,34 metro koadroko azalera izango du lurrazpiko eraikinak, baina lehen fasea bukatuta, beste 2.000 metro koadroko azaleran jardungo dute beharginek Irungo azpiegitura kulturala osatzeko asmoz. Lanen lehen fasea orain arteko erritmoan garatuz gero, liburutegia datorren urteko maiatzean prest egotea aurreikusi dute.
Leire Zubitur izango da irailetik aurrera Txingudiko Zerbitzuak erakundeko kudeatzailea, Miguel Angel Muñagorriren ordez. Bide Ingeniaria da eta azpiegitura obra handien zuzendaritzan aritu da lanean orain arte.
Plaiaundiko Ekoetxeak Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Eskolako ikasleen margolanak Artea eta natura izeneko erakusketan bildu eta erakusgai jarri ditu irailaren erdialdera bitartean. Denera, 6 eta 85 urte arteko 106 ikasle dira eta sortutako artelan guztiek naturarekin zerikusia dute.
Banakako bi domina eta taldekako beste bi eskuratu zituzten Bidasoa XXI igeriketa taldeko kirolariek Bartzelonan izandako Espainiako Txapelketan. Horrez gain, Irati Mendia Bidasoa klubeko igerilariak podiumeko lehen postua eskuratzea lortu zuen Getaria-Zarautz lehiaketan.
Kale garbiketaren zerbitzua beregain hartuko du Pasaiako Udalak eta zerbitzua azken zortzi urtetan egin duten FCCko langileak ez kontratatzea "erabaki politikoa" dela adierazi du EAJk. EH Bilduk Pasaiako EAJk udalak kale garbiketaren zerbitzua bere gain hartu behar duela eta egindako adierazpenak erantzun ditu, jeltzaleen hainbat baieztapen argitu nahi dituztela argudiatuta.
Madalenak bukatzear direnean hasten dira urtero Pasai Donibaneko jaiak, Santio bezperan. Gaur arratsaldean hasi eta San Inazio eguna bitartean luzatuko dira festak Donibanen.