Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Amute-Kostako Auzo Elkartea: "TAO zerbitzuaz"

admin
Bidasoa
2014/07/22
Amute-Kostako Auzo Elkarteak TAO zerbitzuaren prezioa eta sistema berriro aztertzeko eskaera egin du udalean, eta hainbat proposamen egin ditu. Ekainaren 6an idatzia sartu zuten udaletxean, baina salatu dutenez, oraindik ez dute erantzunik jaso. Idatzian azaltzen denez, erantzunik jaso ezean publiko egiteko asmoa azaltzen dute sinatzaileek: “Idatzi honen galera edo isiltasun administratiboa ekiditeko, behin erregistroan sarrera ematen zaionetik 15 egun erantzunik gabe pasatuko balira eskaera publikoki egingo genuke”. Eta hala egin dute, epe hori pasa eta erantzunik jadso ez dutela ikusita. Honela dio, hitzez hitz, Amute-Kostako bizilagunen gutunak: Aitor Querejeta Hondarribiko Alkateari zuzendua. Jaun hori, zugana zuzentzen gara idatzi hau departamentu eta pertsona egokiari bidal diezaiozun, eskabide hau entzun era erantzuna eman diezaion. Duela gutxi jakin dugu Hondartza/Bentako aparkaleku txartelari prezio berriak jarriko zaizkiola udara begira. Gure harridura eta inguruan jaso ditugun kexak egunetik egunera handitzen joan dira. Aurtengo igoera %50ekoa da! Iaz 20 euro balio zuen, eta aurten, berriz 30 euro. Baten batek esan dezake ez dela igoera handiegia, baina sinets iezadazu Amute-Kostan (eta tamalez Hondarribia osoan) familien ekonomia guztiek ezin dutela urtea amaitu Hondarribiko Udalak bezala, 0ko defizita eta superabitarekin. Nahiko genuke! Egia da Hondarribiko Udalak aldeko urratsak eman dituela, adibidez: Hondartza eta kiroldegi inguruan ekainera bitarte atzeratzea TAOa, lehen Aste Santuan izaten baitzen. Oso neurri ona, zalantzarik gabe, baina ez da aski. Hondarribiarrek, batez ere periferiako auzoetan bizi garenok eta herri erdigunean bizi ez garenok, urte osoan zehar jasaten dugu distantziaren arazoa. Zehazki azalduta, begira dezagun Amute-Kosta auzoaren egoera. Gure auzoa Hondarribia eta Irunen artean dago, eta alderdi administratiboari begira Hondarribiarekin lotua dago. Izaera horretako edozein kudeaketa egin behar dugunean erdi aldera joan behar dugu. Banketxeko kudeaketetarako haraino joan behar dugu. Osasun izaerako edozein kudeaketa egiteko, haraino joan behar dugu. Erosketak egitea, umeak eskolara eramatea, akademietara, klaseetara, kiroldegira, dendetara, ile-apaindegira eta abarrera joatea…haraino joan behar! Hori da periferiako auzoen zama. Distantzia, eta kasu gehienetan zerbitzu eza. Arazoa hor dago, eta guk ezer gutxi egin dezakegu konpontzeko. Esan diezagukete hor dagoela garraio publikoa, baina tamalez garestia da, ez da behar adinakoa, eta zalantzazko etorkizuna du. Horri dagokionez, gogoratu Udalak berak egindako proposamenak Amute-Kostako linea kentzeko. Esan diezagukete egunetik egunera motordun ibilgailuak gero eta gehiago direla, eta aparkaleku kopurua, berriz berdina. Egia da, baina TAO sistemak eragindako eremu gehienek ez dute arazo hori; eta bestela, zatoz gurekin eremu horietan barrena paseatzera, horrela ikusiko duzu TAO sistema ezartzen denetik amaitu arte aparkaleku horiek ia hutsik daudela. Bai, hala da. Gure herrian ezartzen den TAO sistema ez da ulergarria guretzat. Zein da bere helburua? Nori egiten dio on? Nori egiten dio kalte? Horiek dira guk ditugun galderak, eta ez diegu erantzun logikorik aurkitzen. Non eta ez bada diru gehiago biltzeko. Jakitun gara gauzak ezberdin ikusten direla kanpotik eta barrutik, eta askotan gauzak guretzat ezezaguna den arrazoi batengatik egiten direla. Zalantzarik ez dago. Baina…eta alderantziz egiten al da? Barrutik ikusten al da nola ikusten diren gauzak kanpotik? Nola eragiten duten? Horixe da gure asmoa. Jakin dezaten. Jakin gabe ez geratzea informaziorik eman ez zaielako. Gure hitzak entzutea nahi dugu. Galdetu nahi dugu. Jakin nahi dugu. Erabakiak hartzen dituztenek zer pentsatzen dugun eta haien erabakiek nola eragiten diguten jakitea nahi dugu. Hartarako, idatzi honen bidez bilera eskatzen dugu era formalean, gai honi buruz hitz egiteko. Bilera horretara Amute Kosta Bizilagun Elkarteko Zuzendaritza Batzarreko kide batzuk joango ginateke, eta zuek erabakiko zenukete zein teknikari eta politiko joango liratekeen . Gure aldetik, eta abiapuntu gisa, proposamen honekin joango ginateke:
  1. Hondarribiar guztiek, eta bereziki periferian bizi direnek, ordu eta erdiko aparkatze denbora tartea izango dute dohainik. Izan ere, gure ustez denbora tarte hori nahitaezkoa da kudeaketa lan askotarako.
  2. Kiroldegira joateko kiroldegiko aparkalekuan aparkatzen duten erabiltzaile guztiek ordu eta erdiko aparkatze denbora tartea izango dute dohainik.
  3. Hondartza eta Bentarako aparkatzeko txartelak lehengo prezio bera izango du, eta are gehiago, jaisten joango da, erabat desagertu arte, edo prezio sinboliko bat izan arte.
Oraingo honetan ere zure arreta eskertuz, har ezazu gure agurrik beroena, Amute-Kosta Bizilagun Elkartearen Zuzendaritza Batzarra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.