Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arrakastatsua izan da bluesaldia

Carlos Malles zuzendariak ziurtatu du aurreikuspen guztiak gainditu dituela aurtengo ekitaldiak, eta dagoeneko hamargarrenerako gonbita luztu du: "oso berezia izango da". Udala ere oso pozik dago bisitari kopuruagatik eta herritarren eta ostalari eta merkatarien harrera nabarmendu du.

admin
Bidasoa
2014/07/21
Malles, Taj Mahali txapela janzten

Malles, Taj Mahali txapela jartzen

Arrakasta. Horrela laburtu daiteke Hondarribia Blues Jaialdiaren IX. ekitaldiak eman duena. Antolatzaileek balantzea egin dute eta aurreikusitako jende kopurua gainditu dela ziurtatu du Carlos Malles zuzendariak: “benetan bikainak dira emaitzak”. Espero baino jende gehiago izan da ekitaldi guztietan, bereziki larunbatean aurtengo Hondarribia Saria jaso duen Taj Mahalek eta, ondoren, Crossroads Texaseko musikariek emandako gaualdian,; “baina ostegunean eta ostiralean ere jende asko ibili zen, Steven Seagal ezustekoarekin eta Gov’t Mule beteranoekin, hurrenez hurren, beste guztiez gainera”, gehitu du antolatzaile buruak. Aurtengo uda aukera asko ematen ari ez den arren, blues jaialdiarekin eguraldia portatu zen, eta hori alde izan dutela onartu du Mallesek: “Programa osoa bete dugu eta jendearen erantzuna ezin hobea izan da, inolako arazorik gabe, eta eskerrak eman nahi ditugu horregatik. Jende gehiago izan da kontzertu guztietan eta azpimarratu nahi dut hobera aldatu dugula Arma Plazako eszenatoki berriarekin”. Musikarien gainean era mintzatu dira antolatzaileak, eta horrekin ere pozik daude: “Artistak bikain aritu dira guztiak eta uste dugu jendeak oso ondo pasa duela aurtengoan ere”. Aurten bederatzigarrena egin dute eta datorrena, zenbaki biribila izango da. Dagoeneko hamargarren ekitaldia prestatzen ari dira eta “oso berezia” izango dela ziurtatu du zuzendariak. Udala ere, pozik Hondarribiko Udalarentzat ere ekitaldi arrakastatsua izan da bluesaldiaren aurtengoa, eta nabarmendu du milaka eta milaka ibilgailu sartu zirela herrian lau egunetan, “eta udalak eta Ekialdebusek antolatutako gaueko autobus zerbitzuek ere erantzun bikaina izan dute”. Aitor Kerejeta alkateak herritarren eta herriko zerbitzuetako enpresen erantzuna goraipatu du. “Hondarribiak berriro ere erakutsi du bere harrera egiteko gaitasuna” esan du, “hala ostalaritza, sukaldaritza, merkataritza… zerbitzuetan nola herritarren artean ere. Musika erreferente izan gara, oihartzun handia izan dugu komunikabideetan, eta aukera bikaina izan da gure hiria kulturaren ikuspegitik begiratuta sustatzeko, eta horretan jarraituko dugu lanean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.