Hamazazpigarren urteurrena ospatzeko lau kontzertu emango dituzte, Gasteiz, Bilbo, Doonostia eta Hondarribian. Brucknerren Romantika sinfonia interpretatuko dute.
Oiartzungo Udalak jakinarazi du Oiartzun 2014 urtekaria (eta jaietako egitaraua) nahiz Mugarri saileko liburu berria ostiraletik aurrera erosteko aukera izango dela. Lehenak lau euroko prezioa du, eta bigarrenak 12koa.
Iristear dira madalenak. Asteburuan aurreko ekitaldiak egin ondoren, 19:00etan hasiko dira Errenteria-Oreretako festak. Ondorengo bideoa iazko txupinazokoa da, ikusgarria. http://youtu.be/8-Iby97-rMU
Udalak proiektua idazteko Gipuzkoako Foru aldundiaren diru laguntza jaso du eta urrirako amaituta izango duela aurreikusi du
Hilaren 26an egingo dute aurtengo Sagardo Eguna Hondarribian. Gipuzkoa Plazan izango da arratsaldez, 18:00etatik aurrera. "Giro onean sagardoa edan eta pintxo goxo goxoak jateko aukera izango dugu", aurreratu du Olagarro Kultur Elkarteak ekimenaren antolatzaileak. Zazpi ekoizle desberdinen sagardoa dastazeko modua izango da.
Bandera bakarra paseatu zuen Hondarribiak atzo egin zitzaion harreran. Ez da gutxi, baina Pasaian Oriori bi puntuko tartea jan eta gero, lider bezala hasi nahi zuten astea. Pasaiko bi traineruek orain arteko emaitza onena lortu zuten Orion eta San Juan ozta-ozta ez da ohorezko txandan sartu.
Errenteria-Oreretako jaietako hilaren 21eko ekitalden zerrenda.
19:00etan hasi dira madalenak. Txupina bota dute Errenteria Musikal Kultur Elkarteko kideek nahiz Mindara elkarteko Mikel Izagirrek. Eta festa lehertu da, batez ere, Zentenarioa pasodoblea saltoka dantzatu dutenean Herriko Plazan zeuden ehunka herritarrek. http://youtu.be/JTgiVPvME8c?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A
Menchu Gal eta Irungo Pintura Ondarea izenpeko erakusketa abiatuko dute bihar 19:30ean, Irungo Udalak eta Menchu Gal Fundazioak Ficoba euskal kostaldeko erakustazokan. Jose Antonio Santano alkateak, Belen Sierra Kultur delegatuak eta Edorta Kortadi erakusketaren komisarioak margolan bilduma aurkeztu dute gaur goizean komunikabideen aurrean egindako agerraldian.
Oporrak Bakean programaren barruan, Txingudi Tadamun elkarteak Saharako festa egin zuen larunbat arratsaldean, Hondarribiko San Pedro kalean. Koreografiak, jokoak, margoak eta batez ere, Saharatik Bidasoaldera uda igarotzeko etorritako umeak izan ziren protagonista.
Carlos Malles zuzendariak ziurtatu du aurreikuspen guztiak gainditu dituela aurtengo ekitaldiak, eta dagoeneko hamargarrenerako gonbita luztu du: "oso berezia izango da". Udala ere oso pozik dago bisitari kopuruagatik eta herritarren eta ostalari eta merkatarien harrera nabarmendu du.
Estropada handia bizitu zen larunbatean Pasaiako badian. Hondarribiak La Caixa Bandera irabazi zuen, eta nesketan, Pasai Donibane Koxtapek, Euskotren Bandera. Eguraldi aldaketak irudi politak utzi zituen; hona hemen Oarso Bidasoko traineruen batzuk.