Hazia Kultur Elkarteak 22 urte beteko ditu larunbatean, hilaren 26an. Egun osoko egitaraua antolatu dute bertako kideek ospakizunei heltzeko. Ondokoa da eguneko programazioa:
- Goizean: 20. urteurrenean landatutako haritzari bisita. Horren ondotik, hamaiketakoa Hazian.
- Eguerdian: Elkartasun merkatua bertako produktu ekologikoekin, artisautza…
- Arratsaldean: Ekaitzapean bizi bizirik ikus-entzunezkoaren emanaldia Hazian, 19:00etan.
- Gauez: Lagunarteko afaria, kafea, opari banaketa eta koparekin batera, karaokea.