'Xanti eta Maddalen' ipuin liburua aurkeztu dute gaur

Idoia Beratarbidek ilustratu du Xanti ta Maddalen liburua, eta Joxe Mari Carrerek idatzi du.

Xanti eta Maialen Errenteria-Oreretako erraldoiak ardatz dituen ipuin liburua aurkeztu dute gaur eguerdian Merkatuzarren. Hamarnaka ume eta guraso hurbildu dira bertara. Bertan ez dira falta, nola ez, liburuko protagonistak. Idoia Beratarbidek ilustratu du Xanti ta Maddalen liburua, eta Joxe Mari Carrerek idatzi du. Carrerek berak kontatu die ipuina bertaratutakoei. Zazpi euroan daude salgai, eta bihartik aurrera, Xenpelar kulturdendan eta Mirentxu liburudendan izango dute herritarrek erosteko aukera. Udaleko Kultura Sailaren ekimena izan da, Tantairekin elkarlanean.
'Xanti ta Maddalen' ipuinaren aurkezpena

‘Xanti ta Maddalen’ ipuinaren aurkezpena

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.