Lorentxo Aiestaran Fanekas euskal presoa hilaren 23an eta 24ean epaituko dutela jakitera eman du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustezko bi delitu egotzita epaituko dute preso lezoarra. Batetik, 1980an Agurainen (Araba) izandako txirrindularitza proba batean hiru guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatzen diote. Bestetik, urte berean, Gasteizko Udaltzaingoaren buru Eugenio Lazaroren erailketarekin harremana izatea ere egotzi diote Fanekasi.
Idoia Beratarbidek ilustratu du Xanti ta Maddalen liburua, eta Joxe Mari Carrerek idatzi du.
Ondare oparoa eta askotarikoa utzi du Nestor Basterretxeak; sortzaile agortezina, pinturan, eskulturan, zinemagintzan eta kartelgintzan egin du ekarpena, eta ia azkeneraino egon da lanean, bere lana nola hobetu beste kezkarik ez zuela
Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da SUP Yogara. Koltxoneta utzi eta olatu gainean yoga egiteko garai ona da uda. Hondarribian HS2 eskolak antolatzen ditu klaseak astero
Jolastokian, zuhaitzen babesgune batzuk eraitsi eta zuhaitzen txorko berriak jarriko dituzte eta irabazitako guneak asfaltatuko dituzte. Jantokiko sabaia ere konponduko dute.