Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lekuona arte eszenikoen zentro bilakatzeko lankidetza hitzarmena onartu du Udalbatzarrak

admin
Bidasoa
2014/07/18
Uztaileko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo arratsaldean, hamalau puntuko gai zerrenda. Horietatik mamitsuena izan zen Lekuona okindegi zaharra arte eszenikoen zentro berria sortzeko lankidetza hitzarmena berritzea aztertzen zuena izan zen. Horrela, talde politiko bakoitzak planarekiko duen ikuspegia azaleratu zuen.
Uztaileko plenoa

Uztaileko plenoa

Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek Udalbatzaren apostua dela gogorarazi zuen, “eta herriaren etorkizuna eraikitzen ari gara”. PPko Chema Herzogen arabera, proiektuak “hasiera batean ilusioa sortu zuen, baina ez dago herritarrekiko gertutasunik”. Horregatik hitzarmena mahai gainean uzteko eskatu zuen, bideragarritasun ekonomikoa aztertzen duen txostena egin arte. Bestelako hitzekin mintzatu zen Maite Peña jeltzalea: “Hitzarmena positiboa da, eta baikor gara Dantzagunea Errenteriara etorri delako. Ez da kasualitatea herri honetara etorri direla, hemengo kultura aberastasunarekin elikatuko baitira”. Aurrekontuak negoziatzeko orduan euren posizioa ere gogorarazi zuen. Gainera, auditorio bat egotea ere herriarentzako positiboa dela gaineratu zuen. PSE-EEk, berriz, bideragarritasun ekonomikoaren txostena eskatu zuen. Gainera, eraikina “udal eskuetatik probintzialetara pasatuko” dela uste du, eta diru sarrerei buruz bai, baina gastuez ez dela hitz egiten gaitzetsi zuten. Julen Mendoza alkateak erantzun zien: “Zentroak Gipuzkoaren beharrei erantzuten die, eta Euskal Herri osoan erreferentzia izan daiteke, eta nazioarteko sareetan sartu. Aukera hau aprobetxatu behar dugu”. Gainera, sozialistei “gezurra” esatea leporatu zien: “Inork ez du eraikina 2.400.000 eurogatik erosi. Berpartzelazio prozesu bat egon da”. Horrez gain, gauza bat obraren kostua eta kudeaketarena direla argi utzi nahi izan zuen. “Esaten duzue zorrak ditugula, baina udal gobernu honek zortzi milioi eurotan jaitsi du zor bizia”, gaineratu zuen. Talde politikoen bozeramaleek berriro hartu zuten hitza, eta Ferradasek PP eta PSE-EEri eskatu zien proiektua bere egiteko. Herzogen iritziz, “Dantzaguneak ez die bazkarik emango errenteriarrei”, EAJk kontrakoa pentsatzen duenean. PSE-EEk proiektua auzitara eramatea justifikatu zuen, “gobernuaren kudeaketa onena ez delako”. Mendozak “politikoki ezin izan dituena epaitegietan egin nahi dute”, adierazi zuen. “Guk eredu sozioekonomiko mota bat dugu, eta ez diozue alternatibarik eskaini”. Horrela, bozketan, Bilduk, Ezker Anitzak eta EAJk hitzarmenaren alde bozkatu zuten, eta PPk eta PSE-EEk kontra.   Bi mozio Oarsoaldeko Eguzkik Ulia-Jaizkibel itsas erreserbari buruzko mozioa aurkeztu zuen. Aurkezpenean esan zutenez, itsas eremuaren %10ek babestua egon behar du, eta Espainiako Gobernua horretan ari da, Kantabrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik. Horrela, plenoari eskatu zioten gobernuari eremua babes dezan galdegiteko. Bilduk eta Ezker Anitzak alde bozkatu zuten, EAJ eta PP abstenitu eta PSEk kontra bozkatu zuen. Beraz, aurrera atera zen mozioa. Bigarren mozioa Oarsoaldeko Mugimendu Feministak aurkeztu zuen, eta abortoa zigor kodetik ateratzeko eskaera egiten zuen. Bilduk eta Ezker Anitzak bat egiten zuten edukiarekin. EAJ abstenitu egin zen, abortoaren alde bai, baina epe batzuetan egin behar dela uste dute. PSE ere abstenitu zen eta PPk kontra bozkatu zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.