Bekoerrota eta Altzateren kudeaketa kontratatzeko prozedura zabaldu du udalak

Altzateko_igerilekua Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate Igerilekuko instalazioen kudeaketa integrala kontratatzeko prozedura zabaldu du Lezoko Udalak. Interesdunek irailaren 3a arte izango dute eskaera egiteko azken eguna eta Udaleko Informazio Bulegoan aurkeztu beharko dute proposamena. Zerbitzu publiko horien kudeaketak, zerbitzua ematea, zerbitzuak ustiatzea eta mantentze lanak egitea, funtzionamendua eta garbiketa, alegia suposatzen du. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango dela eta urtarrilaren 2an hastea aurreikusi du udalak. Deialdiaren plegu administratiboa, teknikoa eta eranskin guztiak udalaren web orrian kontsulta daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.