Zer da Fracking-a?
Fracking anglosaxoiek ezohiko gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknikaz hitz egiteko erabiltzen duten hitza da. Haitzak (arbela eta eskistoak) apurtuz bertan dagoen gas naturala ateratzean datza. Haitzean dagoen gasa ateratzeko apurketa mistoa darabilen teknika bat erabilzen da: lehenik eta behin 5.000 metrora arte bertikalki zulatzen da eta ostean hainbat kilometro (2tik 5era) horizontalki zulatzen dira. Momentu horretan ura sartzen da presio handiz, harearekin nahastuta (98%) eta hainbat gehigarri kimikorekin (%2). Modu honetan haitza apurtzen da, gasa aske geratuz eta lurzorura igotzen da putzuaren bidez. Prozesu hau gasa duen haitz zainean zehar errepikatzen da. Sartzen den nahasketa horren zati bat azalera itzultzen da (15%tik 85%ra arte). Gasa lortzeko modu horren kontrako hainbat mugimendu sortu dira Euskal Herrian.