Gaur eta bihar jokatuko dituzte Txosten pasakako txapelketako partidan, kasu honetan Iturriotzen, Kontzejupean hainbat kultur ekitaldi izango direlako asteburuan. Hortaz, bihar (larunbata) eta etzi izango dira lehiak.
Trenbidea lur azpitik bideratzeak eragingo dituen aldaketak kontuan hartuta espazioen berrantolaketa aztertu nahi dute herritarrekin batera Denon artean eta denontzako Antxo eraikiz izenburupean parte hartze prozesua abiatu nahi du Udalak udazkenean. Atzo jakinarazi zuen asmoa Izaskun Biurrun alkateordeak, plenoan, PSE-EEk Biteri plazarako urbanizazio planaren gainean aurkeztutako mozio baten harira. PSE-EEren mozioak ez zuen aurrera egin, PPren eta EAJren babesa lortu arren, Bilduk eta EBk kontra botatu zutelako.
Eguraldia lagun izateko itxaropenaz ekingo diote gaur Trintxerpen karmenak ospatzeari. Gaur iluntzean hasiko dira jaiak, eta asteazkenean bukatuko dira, Karmengo Amaren egunean.
Bidasoa: eskualde bat hiru hizkuntza. Kudeaketa programa eleaniztun baterantz izenpeko ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu gaur goizean Langunek Ficoban antolatutako jardunaldian. Horren arabera, "eleaniztasuna areagotu nahi da eskualdean, enpresen lehiakortasuna areagotzeko eta hiritarrek gizarte-kohesio handiagoa izan dezaten, lan-merkatu bakarra sortuz".
Atzo iluntzean hasi zen Hondarribia Blues Festival (HBF) jaialdia. Ondo hasi gainera. Kamararen aurrean ostikadak, belarrondokoak eta zartakoak ematera ohitua dagoen Steven Seagalaek itxi zuen atzoko lehen gaualdia, nola gainera.