Txirrinda egitasmoa berriz ere abian da Hondarribian

Bizikletak alokatzeko postua Foru kalean dago

Bizikletak alokatzeko postua Foru kalean dago

Gazteak lan mundura gerturatzeko, hamaseigarrenez abian jarri dute Hondarribian Txirrinda egitasmoa. Horren arabera, bizikletak alokatzeko postua jarrita dago Foru kalean, hortaz, herritarrek bizikletak alokatzeko aukera izango dute egunero, 11:30etik 13:30era goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez, astelehen eta ostegunetan izan ezik. Egitasmoa udaleko Gazteria Departamenduko Prebentzio komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatu eta kudeatzen du, Decathlon kirol saltokiaren laguntzarekin. Biek lankidetza hitzarmena dute. Abuztuaren 27ra arte egongo da abian Txirrinda. Esan bezala, bi alor uztartzen ditu egitasmoak: batetik gazteei lanerako aukera ematea (16 edizioetan 50 bat gazte izan dira bertan lanean), eta bestetik herritar eta bisitariei zerbitzu bat ematea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.