Hilaren 14an, Arraztaloren barazki banaketa eta bisita, Ergoienen

Arraztalok prestatzen dituen sortak

Arraztalok prestatzen dituen sortak

Hilaren 14an, 18:00etatik aurrera, Ergoienen duen egoitzan emango dizkie kontsumo taldeko kideei Arraztalok dagokien barazki eta produktu sorta. Baratze berri samarra da Ergoiengoa, hortaz, Arraztaloko kideek hitzordua baliatuko dute produktuak emateaz gain, bisita gidatua egiteko kontsumo taldeko kideekin, nahiz nahi duten herritarrekin. Kontsumo taldea nola doan azaltzeko aukera izango dute ere Arraztalokoek eta bezeroek. Bisita bukatutakoan, afari merienda egiteko asmoa dute, norberak eramandakoarekin. Ergoiengo baratzea Tolare jatetxearen ondoan dago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.