'Zurekin' aldizkaria kalean du Oiartzungo EAJk

Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak informazio euskarri berria du “Oiartzungo EAJren lana eta herriko egoera politikoa oiartzuarrei hurbiltzeko”: Zurekin aldizkaria. Jada kalean da agerkariaren lehen zenbakia, eta bertan, besteak beste, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren gainean egindako lanketaz, Petra Lekuona egoitzaren geroaz, udalbatzaren egoeraz, “atez atekoaren arazoez”, bailararen garbitasunaz hitz egiten dute. Horrez gain, Markel Olanori egindako elkarrizketa ere badago. Oiartzungo etxeetara iritsiko da aldizkaria, eta informazio hori guztia sakonago irakurtzeko aukera izango dute herritarrek. Irakurri nahi duenak ondoko PDFan du ere horretarako aukera. Zurekin aldizkaria Oiartzun
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.