Iaz aspaldiko euri gehiena egin zuen Endarako arroan baina Jaizkibel Mendia Babes Dezagun talde ekologistak salatu du Irun eta Hondarribiko kontsumoaren halako bi itsasora isuri zuela Txinzerrek, urtegiaren maila %80tik jaitsi araziz, Jaizkibelgo zundaketak erabili ahal izateko.
Gaur eta astelehena bitartean banatuko dute Munttar, udal aldizkari berria lezoarren etxeetan
"Ezkutuan" aritzea leporatu diote Udal Gobernu Taldeari EAJren arabera Bildu festa eta opor garaiaz baliatzen ari da hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatzeko. Jeltzaleek salatu dutenez, herritarrei alegazioak aurkezteko eskaini zaien denbora "ez da inolaz ere nahikoa".