Amiantoak langile bat hil du Irunen

Amiantoarekin lan egin duen langile bat zendu da Irunen. Joan den ostiralean hil zen 62 urteko irundarra amiantoak eragindako biriketako minbiziarengatik. Azken hori, ASVIAME Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak zenbatu duen 2014. urteko hamargarrena da Euskal Autonomia Erkidegoan. CCOO sindikatuak salatu du heriotza. Azaldu duenez hildakoak  1969 eta 1977 urteen artean Andoaingo Construceramica Ruiz Arlegi lantegian aritu zen “amiantoarekin kontaktoan, inongo babes neurririk hartu gabe”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.