Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kantu zaletasunaren zirkulua

Bihar, igandea, kontzertua emango du Eskifaia Txiki taldeak Itsas Etxean, Valladolideko Pueri Cantores La Enseñanza eskolaniarekin batera. 12:00etan hasiko da eta sarrerak 2 euro baino ez du balio. Irailean garai berriko hirugarren urteari ekingo dio herriko haurren abesbatzak eta handitzen jarraitu nahi dute.

admin
Bidasoa
2014/07/05
Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda

Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda

Hondarribira hurbiltzeko ohitura dutenek badakite bertakoak zenbateraino diren kantu koralaren zaleak. Ez da zaila herriko kaleetatik paseatzen ibiltzea eta entseatzen ari den abesbatzen baten doinuak entzutea. Zaletasun horren adibide dira aurten mende laurdena bete duen Herri Kanta Jaialdiak, edota urte amaierarekin gabon kantak abestera kalera ateratzen diren herritar taldeak. Eta zaletasun horren isla da Eskifaia Abesbatzak urtetan lortutako sarien zerrenda, hemendik urte batzuetara, Abesbatza Txikian hasi diren haurrak lortzen saiatuko direnak. Orain gutxi arte bi talde zituen Eskifaia elkarteak, ahots mistoena, Eskifaia Abesbatza, eta emakumeena, ahots zuriena, Xatz korua. Baina duela bi urtetik hona hirugarren talde batek entseatzen du Eskifaiak Biteri kalean duen egoitzan, Eskifaia Txiki haurren abesbatzak. Garai batean Eskifaiak bazuen haurren taldea. XX. Mendeko 70. hamarkada bukaeran sortu zen. Maite Okaren zuzendaritzapean; urte batzuetara Larraitz Gezalak hartu zuen zuzendaritza. Orotara, hamabost bat urtez jardun zuen Eskifaia Txiki abesbatzak baina eskaria gutxituz eta indarra galduz joan zen, desagertzeraino. Duela bi urte pasatxo berriro piztu da taldea, Iñigo Salaberria zuzendariaren eskutik: “Orain bi urteko ekainean buruan zebilkidan ideia proposatu nien Eskifaiako batzordekideei, berriz ere Eskifaia Txiki martxan jartzea, eta baiezkoa eman zuten. Hamabi neska-mutilekin hasi ginen eta aurten jarraipena eman diogu, baja eta alta batzuekin, hogeita hiru neska mutilekin”. Taupadaken eskutik Eskifaiako nagusien taldeetan aritzen direnetako asko hasi ziren garai bateko Eskifaia Txikian abesten; are gehiago, «badira beste batzuk han egon zirenak eta seme-alabak ekarri dituztenak Eskifaia Txikira, zirkuluaren itxitura da», nabarmendu du Salaberriak. Gurasoek, kantu zaletasuna seme-alabengan pizteko izena ematen dute haurren abesbatzan eta hori da nagusiki Eskifaia Txikiren xedea: «kantuarekin gozatzea, elkar harremanen garrantziaz ohartzea, elkarrekin askoz ere gehiago garela bakarka baino erakustea, hau da, elkarlanaren nolabaiteko sustatzaile izatea musika kantatuaren bitartez», gehitu du zuzendariak. Orain arte elkarteko beste bi abesbatzekin batera aritu izan dira Abesbatza Txikikoak noiz edo noiz, baina etzi bakarka ariko dira Itsas Etxea Auditoriumean, 12:00etatik aurrera. Beno, bakarka ere ez, beste eskolania batekin konpartituko dute kartela, Valladolideko (Espainia) Pueri Cantores La Enseñanza taldearekin, Bidasoko Taupadak GKEarekin izandako elkarlanaren ondorioz etorriko baita talde hori herrira. Taupadakek bildutako diruari esker musika eskola bat eraiki zuten Boliviako San Ignacio de Moxos herrian, eta eskola horretan sorturiko Ensemble Moxos abesbatzak Valladoliden abestu izan du, musika eskola finantzatzeko Europara egindako bisitetako batean.
Eskifaia Txikiko haurretako batzuk

Eskifaia Txikiko haurretako batzuk

Valladoliden La Enseñanza abesbatzarekin elkarlana abiatu zuten, eta iaz elkarrekin aritu ziren hango Miguel Delibes antzokian. Eta elkarlan horren bitartez, Hondarribian ere abestuko dute igandean La Enseñanzakoek. Eskifaiako txikien abesbatzari haiekin batera aritzeko aukera eskaini zioten eta zuzendariak begi onez jaso zuen eskaintza hori: «Finean bi taldeek gauza berdintsua egiten dugu eta aukera hori aprobetxatu nahi genuen. Eta horrek irekiko dituen bideak jorratuko ditugu, gu hara joatea eta horrelakoak, baina hori guztia zehazteke dago». Irailetik, hirugarren urtea Garai batekoa errepikatzeko piztu zen duela bi urte Eskifaia Txiki, eta jarraitzeko xedea du. Irailean hirugarren ikasturteari ekingo diote Salaberriak herriko haurrak animatu nahi ditu parte hartzera, eta horretarako igandeko kontzertura joatea ideia ona dela uste du. “Ziur gozatuko dutela”, ziurtatu du. Egun hogeita hiru kidez osatuta dago Hondarribiko haurren korua eta gehiagorentzako lekua dagoela adierazi du zuzendariak: “Orain momentuz egin behar duguna da taldea ahalik eta gehien zabaltzea, zabaltze hori neurtua izatea, eskariaren beharrak asetzeko helburuarekin, eta Eskifaia Txikira etortzen den oro kantu koralaren esperientziaz disfrutatzeko aukera izateko”. Neska edo mutilak, zerren faltan dauden galdetuta, oreka dagoela erantzuten du Salaberriak: “Dezentezko mutilak ditugu beste taldeekin konparatuta, zalantzarik gabe beti neskak mutilak baino gehiago izaten dira haurren abesbatzetan baina gurean 60-40ko portzentajean gabiltza”. Zazpi urtetik aurrerako neska-mutilentzako lekua dago Eskifaia Txiki abesbatzan, “15-16 urte arte, ahotsa aldatzen zaien arte. Baldintzatzen duena ahotsaren aldaketa da, ahotsaren aldaketa berariazkoak dira”. Hortik aurrera elkartearen nagusien abesbatzetan jarraitu dezakete, ahots mistoen abesbatzan, nahiz ahots zurien koruan. Hala eginez gero, zirkulua ixteko aukera izango dute aurrerago, harrobiari jarraipena emanez, inoiz gehiago su hori berriro piztu beharra egon ez dadin. Baina, zuzendariak esaten duenez, “hori guztia etorrriko da, orain kantu koralarekin gozatzea dagokigu”. Eta igandean horretarako aukera izango da Itsas Etxean.  

Operan eskarmentua duten haurrak

Pueri Cantores La Enseñanza

Pueri Cantores La Enseñanza abesbatzako kideak

Pueri Cantores La Enseñanza eskolania, Valladolideko La Enseñanza eskolan sortutako abesbatza da. Sei eta hemezortzi urte bitarteko 50 haur inguru biltzen ditu —36 Pueri Cantores abesbatzan eta beste hamasei Pequepueri txikien taldean— eta emanaldi asko eman ditu Valladoliden nahiz Gaztela-Mantxan. Zuzendaria Clara de los Ojos Moral da, Musika eta Musikoterapia irakaslea eta izen handiko irakasleen ikasketa magistralak jaso dituena, haien artean, Josep Prats, Miroslav Kosler, Martin Schmidt edota Maite Oca hondarribiarrarenak, Eskifaia Txikiko eta ondoren Eskifaia Abesbatzako zuzendari izandakoa, eta egun Xatz Abesbatzako zuzendari eta Hondarribiko Musika Eskolako irakaslearenak. Azken urteetan Gobernuz Kanpoko Elkarteekin (GKE) kolaboratu izan du La Enseñanza abesbatzak, haien artean Bolivian kultura eta musikari lotutako zenbait proiektu abian dituen Bidasoa eskualdeko Taupadak elkartearekin. Hala, joan den urteko irailean Taupadakek Bolivian eraikitako musika eskolako Ensemble Moxos taldeak Europara egindako biran, Miguel Delibes auditorioko eszenatokia konpartitu zuten haiekin. Kolaborazio entzutetsuak ere izan ditu, hala nola, 2011 urtean Valladolideko Calderon Antzokian egin zen La Boheme operaren antzezpenean —beste hiru opera emanalditan parte hartu dute—, edota Les Petists Chanteurs de Saint Marc (Les choristes filmeko haurren korua) abesbatzarekin batera abesten. Iazko urrian Encantados diskoa grabatu zuten eta martxotik salgai dago. Disko horretan ageri diren kanta batzuk Itsas Etxean entzuteko aukera izango da bihar, beste zenbaitekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.