Bihar, igandea, kontzertua emango du Eskifaia Txiki taldeak Itsas Etxean, Valladolideko Pueri Cantores La Enseñanza eskolaniarekin batera. 12:00etan hasiko da eta sarrerak 2 euro baino ez du balio. Irailean garai berriko hirugarren urteari ekingo dio herriko haurren abesbatzak eta handitzen jarraitu nahi dute.
Jai batzordeak bazkaria antolatu du Herriko plazan hilaren 21ean, madalenen lehen egunean. Herritik herriarentzat antolatutako jaiak direla madalenak nabarmendu dute batzordea osatzen dute elkarte eta eragileek.
Jaietako lehen gaueko parrandari buelta eman eta berehala irtengo dira gaur kalera antxotarrak San Fermin Jaietan murgiltzera. Festak hasi besterik ez dira egin eta gogotsu daude herritarrak. Egitarauan bada adin eta gustu guztietarako eskaintza. Hona gaurko proposamenak:
Ikusi sanferminetako argazkiak Irudiak atalean, sanferminetako albumean. http://youtu.be/uwfkUU6HxpE
Uztailaren 7an, 8an eta 9an Augusto. Estatu pasioa (Augusto. Pasion de Estado) ikastaroa emango du Udako Euskal Unibertsitateak Irungo Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan. Mertxe Urteaga museoko zuzendariak eta Juan Santos Yanguas EHUko irakasleak gidatuko dute udako ikastaroa.
Atzo zabaldu zuten Amaia Kultur Zentroan Luis Mariano 1914-2014 erakusketa. Bertan daude jarrita irundar unibertsalaren edo Operetaren Printzearen bidearen gakoak ezagutzeko baliagarri diren gaiak, abuztuaren 31ra arte.
Tarzan animaziozko filma proiektatuko dute larunbatean, hilak 5, Itsas Etxea Auditoriumean. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak 3 euro balio du.