Jai batzordeak bazkaria antolatu du Herriko plazan hilaren 21ean, madalenen lehen egunean. Herritik herriarentzat antolatutako jaiak direla madalenak nabarmendu dute batzordea osatzen dute elkarte eta eragileek.
Auzolanean, denon artean, herritik eta herriarentzat antolatutako jaiak direla Madalenak esan du jai batzordeak. Atzo arratsaldean Merkatuzarren deitutako agerraldian egin zituen adierazpen hauek herriko hamaika eragile, elkarte eta norbanakok osatzen dituen jai batzordeak eta horrenbestez, Madalen Jaietan omenaldia jasoko dutenekin gozatu nahi dutela jaiei hasiera emango dien txupinazoa esan zuten batzordeko ordezkariek. Horren harira, jai parekideen alde dagoela jai batzordea eta auzokideenganako errespetua eta berdintasuna eskatu zuen, “denontzat hain hunkigarri eta maitea den une hori zaindu eta denontzat gozagarri izan dadin dei berezia egin nahi dugu”.
Herri bazkaria, 21ean
Jai batzordea osatzen duten askotariko elkarte eta ergileen elkarlanaren lehen topagunea jaien lehen egunean, hilaren 21ean, antolatu duten herri bazkaria izango dela azaldu zuten, bestalde. Joan den urtean Merkatuzar aurreko plazan egin bazuten, herriko plazara eramango dute aurten eta bertan biltzen direnek gainera Dantza Luze izeneko dantza egingo dute. Hura prestatzeko entsegu egunak ere jakinarazi zituzten atzoko agerraldian, hilaren 7an, 9an eta 11n 19:00etan Niessengo balioanitz gelan (pilotari kalea) elkartuko dira.
Bazkarirako txartelak berriz, 15 euroren truke eskuratu daitezke Arkaitza Tabernan (Zumardia), Xare Gastrotekan (Xabier Olaskoaga), Sindikato Tabernan (Madalena Kalea), eta Orereta Tabernan (Diputazio plaza). Sarrera zapiak izango dira eta erosteko azken eguna hilaren 16a izango da.
Jai batzordetik herritar guztiak deitu dituzte bazkariarekin zein onorengo dantza saioarekin, eta Madalen Jaietarako auzolanean prestatutako egitarau osoarekin bat egitera.