Ermita kaleko espaloia bukatu dute

Hobetutako espaloia

Hobetutako espaloia

Ama Xantalengo iturria kokatuta dagoen espaloia da udalak berritutakoa. Orain, zabalagoa da eta Irungo Udaleko Obra departamentutik azaldu dutenez, “balio historiko handia izanda, bisita ugari duen eremua hobetzeko” baliatu dute eraberritze lana. Denera, 8.518,40 euroko kostua izan du. Udaletik adierazitakoaren arabera, iturri honen lehen aipamenak 1646. urtean agertzen dira lehen aldiz. 1677. urtean zenbait lan egin zituzten eta horiek eman zioten forma gaurdaino luzatutako iturriari. XIX. mende erdialdera arte Irungo herritarrentzako ur horniketarako puntu garrantzitsuena izan zen.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.