2014/6

Dena prest biharko giza katerako

Oarso Bidasoko HITZAk dena prest du biharko Gure Esku Dagok antolatu duen ekimena erraldoiaren berri emateko. Hainbat komunikabideen arteko elkarlanari esker, giza katetik jasotako argazkien mapa interaktiboa osatuko du HITZAk eta zuzeneko emankizuna ere jarraitzeko aukera izango da Oarso Bidasoko HITZAren webgunetik bertatik.

admin

Hipoteken gaineko hitzaldia emango du Stop Kaleratzeak taldeak Irunen

Datorren ostegunean emango dute, hilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, 20:00etan. Hitzaldiaren goiburua Hipotekei buruz jakin behar baina inor kontatzera ausartu ez zen guztia izango da.

admin

Aldarri bakarra eskuz esku

Erabakitzeko eskubidearen alde batuko dira etzi milaka eta milaka euskal herritar. Oarso Bidasoko bizilagunak ere izango dira bertan, Euskal Herriak izan nahi duena erabakitzeko aukera izan dezan, eskua emanda.

admin

Atez atekoaren aldeko jaia antolatu dute San Pedron ostiralerako

Hondakinak atez ate biltzeko sistemaren alde bildu diren San Pedro eta Trintxerpeko herritarrek jaialdia antolatu dute ostiralerako. Jaia Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izango da, 17:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,

admin

Prest! ekitaldiko bideoa argitaratu dute

Lehengo maiatzaren 25ean euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko hamarnaka herritar eta eragile bildu ziren Donibaneko plazan eta orain ekitaldi haren bideoa argitaratu berri dute. http://youtu.be/YM9aQafT0Os

admin

Euskadi etorbidea asfaltatzen hasiko dira aste honetan

Euskadi etorbidearen asfaltatze lanak hasiko dituzte aste honetan. Udalak zehaztu duenez, hiru fasetan egingo dituzte lanak: Lehenik eta behin eraberritu duten kaletaren zatia asfaltatuko dute; ondoren, Gomistegiko biribilgunean hasi eta Azkuene kaleko sarrerarainoko zatia asfaltatuko dute eta, azkenik, Lasa zena eta Arrandegi kalera arteko zatia. Ondoren Jaizkibel kalea asfaltatuko dutela iragarri du Udalak.

admin

Haurrei gustatzen zaien musika ez da bakarrik haurrentzako musika

Txikimusika jaiaren lehen ekitaldia egiten ari dira Hondarribian, Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko lorategietan. 16:00ak arte kontzertuak eta musika tresna tailerrak egongo dira.

admin
Gehiago