Datorren ostegunean emango dute, hilaren 12an, Kabigorri Ateneoan, 20:00etan. Hitzaldiaren goiburua Hipotekei buruz jakin behar baina inor kontatzera ausartu ez zen guztia izango da.

Plataformako kideak, Erletxean
Datorren ostegunean, hilaren 12an, Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak hipoteken gaineko hitzaldia emango du Irungo Kabigorri Ateneoan, 20:00etan. Hitzaldiaren goiburua
Hipotekei buruz jakin behar baina inor kontatzera ausartu ez den guztia da eta hipoteken inguruko hainbat gai landuko dituzte, hala nola, erakundeekiko eskubideak, eskriturak, HMEIa, neurrigabeko klausulak, eta abar.
Hizlariak, Hipotekak Kalteturikoen Plataformako eta kaleratzeen kontrako taldeko hiru abokatu izango dira, Jose Maria Erauskin, Maite Ortiz eta Xabi Soto.