Udal ordutegiak sanmartzialetan

Irungo Udalak 2014ko San Pedro eta San Martzial jaietan zehar herritarraren arretarako zerbitzuen ordutegiak zehaztu ditu.
  • Haz bulegoak: Jendearentzat zabalik egongo dira larunbatean (hilak 28), 09:30etik 13:00etara. Itxita egongo dira bestalde igandean, astelehenean eta asteartean (ekainak 29 eta 30, eta uztailak 1).
  • 010 telefonoa: Larunbatean (hilak 28) martxan egongo da, 08:30etik 13:30era. Ez da zerbitzurik izango ekainaren 29an eta 30ean, zein uztailaren 1ean.
  • Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak: Ekainaren 28an eta 29an zabalik egongo dira, 09:00etatik 14:00etara. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean bestalde, itxita egongo dira.
  • Igazte eta Zerga-bilketa bulegoa, zein Ikust Alai udal liburutegia: Ekainaren 28an, 29an eta 30ean, zein uztailaren 1ean itxita egongo dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.