Gaur eta bihar egingo dituzte Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema berriaren gaineko batzar informatiboak. Gaur, euskaraz izango da batzarra, 19:00etatik aurrera, alkateordetzan. Bihar, berriz, goizean eta arratsaldean izango dira batzarrak, 10:30ean eta 19:00etan, baik alkateordetzan baita ere. Bien bitartean, San Pedron hondakinak atez ate biltzearen aldeko taldeak ondoko bideoa zabaldu du. https://vimeo.com/99126977
Euskal Herriko kulturaren eta politikaren goreneko ordezkaritza batu da gaur Ondartxon, San Juan galeoiaren gila jartzeko ekitaldian. Nazioartean itsas ondarearen zabalkuntzan erreferente diren herrialdeetako ordezkaritza zabala batek ere parte hartu du ekitaldian, eta denek nabarmendu dute proiektuaren garrantzia. Hemen ikus daiteke irudiak. http://youtu.be/4n7NAiD8COQ