
Iaz bezala, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalean sartzeko bidean da Oiartzungo eskuzko pilota taldea. Joaneko partidan 1-2 irabazi zuten oiartzuarrek Asteasuren kantxan, eta itzuliko partidak bihar (osteguna), 19:30etik aurrera jokatuko dituzte Madalensoron. Itxura ona du kanporaketak.
Aurrera eginez gero, Donostia edo Lasarte-Oria izango lituzke finalean aurrez aurre herriko taldeak. Joaneko partidetan 1-2 irabazi zuten lasartearrek. Finala uztailaren 6an jokatuko dute, Donostiako Atano III pilotalekuan, 10:30etik aurrera.